XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Unitatea

Lehiaketaren lehiaketa

Telebista piztuz gero, zenbatetan atera zaigu lehiaketa miresgarri horietako bat? Orain dela gutxi, lehiaketa guztiak kostaldeko herri batean asmatzen ziren.

Orain, ostera, herri horretara hurbil zaitezke eta ezingo zenuke asmatu bertan Lehia herria izan zenik.

Lehia herriak, bere osperik handienean, itsas-portua eta helikoptero-pista bat eraiki zituen, lehiaketarako materialeak eta ideiak atzerrira bidali ahal izateko.

Egunero garraio desberdinak erabiliz, herriko lantoki nagusi eta bakarretik toneladaka materiale atera ohi zen.

Bertako biztanle guztiek lantoki hartan egiten zuten lan, batzuek lehiaketarako ideiak planifikatzen eta besteek beharrezkoa zen materialea burutzen.

Umeak, berriz, Lehiaketa izeneko eskolara joaten ziren ikasketak burutzeko asmoz.

Horrela Lehiaketa Multinazionala, Herriko Kooperatiba, eraiki zen.

Une haietan, munduan zehar erabiltzen ziren lehiaketa guztiak bertan asmatuak eta sortuak izan omen ziren.

Beraz, imajina dezakezun bezala, herri horrek izugarrizko ospea izan zuen.

Ideia-iturri amaigabea zela pentsatuz eta aurrerakuntza teknikoak aprobetxatu nahian, lehiaketen produkzioa kontrolatzeko makina prozesagailua eskatu zuten.

Herriak harro-harro jaso zuen japoniarrei eskatutakoa.

Bazirudien tramankulu harekin lanak erraz zitezkeela.

Ideien zenbait datu makinan sartu eta berak bestelako guztiak sor zitzakeen.

Makinari esker, hasierako produkzioa bikoiztu egin zen.

Horregatik, munduari lehiaketarik miresgarriena oparitzeko, Lehiaketaren lehiaketa deialdia zabaldu zuten herrian.

Horretarako, makina berriari lehiaketa berezi honen oinarri-arauak sortzeko eskatu zioten eta honako hau izan zen makinak ipinitako arautegia.

Lehiaketaren lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

1. Partaideak:

Herrian bizi diren biztanle guztiek har dezakete parte.

2. Gaia:

Lehiaketaren gaia librea izango da.

Ideiek berezkoak eta inoiz ez erabilitakoak izan beharko dute.

Lehiaketaren iraupena, mota eta materialea libreak izango dira.

Gai guztiak, supermakinak prozesatuko ditu eta ideia guztiak nahasiz, berea sortuko du, berezkoak desagertaraziz.

Prozesu horretan, partaideen artean sortutako lehiaketarik onena aukeratuko du, saria emanez.

3. Lanen aurkezpena:

- Iraupena: partaideak nahi duen beste iraun dezake.

- Lanen aurkezpena banaka edo binaka egin daiteke.

- Lanaren txukuntasuna izango da, supermakinaren lana errazteko.

- Egilearen datuak, beste zorro batean emango dira, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina adieraziz.